BCCCAP00000000000000000001791

MARITXU AUZITAN Iñaxio aske ta lasai etortzen ikusi zuenean, bene– tan lasaitu zan neska. Orain babes onak zeuzkan: bizi zan etxekoak eta mutilla. Epaillea etzan ergel oietakoa izango, amaren ko– meririk etzuen sinistu ta. Oraindik etzuten goikoak lñaxio etorri zanik jakingo. Bai-baizekiten lotzeko eskatuko ziotela. Baiña Maritxuk, urrengo erasoa berari egingo zioten beldurra zeukan orain. Garbi igerri baizion ama zeren billa zebillen. Etzan luzaroan zai egon. Urrengo egunean bertan artu zuen deia. lñaxiok aolku au eman zion: - Zuk beti egia esan. Aal badezu, ez iñor salatu. Beartuta ezik, ez iñorengatik gaizki esaka jardun. lñori gorrotoa diozunik, aal badezu beiñepein, ez agertu. Ni orretxegatik biali niñun aske. Ori zan onena, errugabeentzat beiñepein: xoil egia esan. Donostia etzuten ondo ezagutzen, batez ere nes– kak, eta Iñaxiok lagundu zion auzitegiraiño. Ordura– ko zai zeukan jueza bere idazkariarekin. 137

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz