BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari - Banaka izateko obeak dira auek. Baiña dirua ta gonak naastu ezkero, ez <lago gauza onik. Emen ala <laude noski. Etxe aldera artu zuen Joxepak, pentsakizunez be– tea. Egoskor aien ataritik igarotzerakoan, irurak el– karrekin arrapatu zituen, Don Kosmeren etxe ata– rían. Beste bide batetik joateko asmoak artu zituen, baiña meserez aiengana joateko eskatu zioten. Bel– durrak urbildu zan. Don Kosmek galdetu zion: - Don Antonioren eriotz ontaz zuk zer iritzi dau– kazu? Galdera gaiztoa iruditu zitzaion: aztitza egin zue– nean bezela pentsatzen ote zuen jakin naiko zutela; eta, eriotz ori fameli artekoak egiña bazan, bere bu– rua arraiskuan jarriko zuela, ez orduan bertan, baiña uste gabeko bazterren batean bai. Ori zan bere bel– durra: iltzailleak, arraiskuan jartzen bazan, etziola iñori barkatuko. - Ori baiño aurreragoko lanak badauzkat nik. Or daga epaillea. Ari galdetu. Nik ez daukat zer ikusirik ortaz. - Aztitza ala egin zenduen, bada. - Neri adarra jo nai didatenei, orixe egiten diet. - Eta Maritxu zergatik joan dan emendik badaki- zu? - Aitonak lekua eskeiñi ziola entzun det; eta, eroa ez bada beiñepein, joatea onda egin du. Amari eraso badiote, zergatik ez alabari? Etzioten beste galderarik egin, baiña gizon aren muturra serio zegoen. Etzutela aztikeritan sinisten, baiña beldurra sartu zien. Bai berari ere, ordea. Ai zer nolako ezkutuak ote zeuzkaten beren artean! 136

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz