BCCCAP00000000000000000001791
Joxeparen ibillerak - Nola dakizu ori? - An izan zan iruetako batek ala esan zidan: or karakol biltzaillea esaten dioten gazte ori zala kome– riantea. - Ori seguru badakizu? - Esan ez dizut, bada, salbatzera joan zan aieta- ko batek kontatu zidala? Etzidan noski gezurra esan– go. - Eta gazte ori nor dan badakizu? - Ori, Joxepa, neretzat ezkutua da. Ez det uste trapu zuzena danik; bere arpegi inoxente orrekin, Barrabas xamarra ote dan. - Eta nondikakoa dan jakingo dezu noski. - Bai. Amerikarra izan bear du, orain urte ba- tzuk etorria edo Don Kosmek ekarria. Don Antonio il baiño egun batzuk lenago galdu zan emendik. On– doren, bereala azaldu berriro. - Ori bai dala interesgarria. , - Neretzat ez du ezeren garrantzirik orrek. Asko- tan galdu ta azaltzen baita. - Ez da, bada, jelazko emakume orren semeren bat izango? - Olakorik ez det entzun. Ala bada ere, ando ixilik daukate, Don Kosmeren morroi bezela azal– tzen da ta. - Doña Isabelen antz aundia du mutil orrek. Denbora izango da testigu. Arian-arian, berri asko ta beretzat garrantzi aun– dikoak ikasi zituen Joxepak, eta eserita zegoen leku– tik zutituz: - Agur, bada, Joxe. Ondarrabian gure gogoan ez da olakorik gertatu. 135
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz