BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari - Lengo senarra il orduko, bestearekin ezkondu? - Antonio galduaren atsekabe gutxi erakutsi digu emakume orrek. - Zertan antzeman diozu? - Emakume berri onek poztu duela aundi ori. Andrea ere bai kankaillu orrek. - Oiekin artu-emanik bai al dezu? - Goragoko maillan bizi dirala uste duten oieta- koak dira. Olakoei muzin egiten diet. Ez det traturik nai izaten. - Orduan, zuk ere zalantzak badituzu? - Bai, Joxepa. Etxe ortatik igarotzerakoan, beti elkarrekin ikusten ditut. - Iskanbil ortatik zerbait garbirik aterako ote da? - Ori ez dakit. Baiña, nere iritzi apalean, gezu- rretan ari dira. Entzun detanez, Maritxu orain aiton– -amonen etxera joana ornen da. - Ederki egiña. Neska gazte batek etzeukan or bizitzerik. Etxe ortan, errespetua jartzeko, mutilla palta da. Salatu dute, baiña auzitegitik alai etortzen ikusi det. - Txanpain ta guzi ospatu zuten, bada, espetxean sartuko zutelakoan. Geronekoan kurrixka ikaraga– rriak baziran, beiñepein, barru ortan. Operak kanta– tzen ari diran emakume askok artuko luteke orren abotsa, emendik ere entzuten nituen ta. - Arraiea! Ez dauka auspo txarra. Ta nor izan ziteken eraso ziona? - Komeri polit bat egin dutela besterik ez. Bi sartu ziran etxera, kurrixkak entzunda. Bestea gero etorri zan. 134

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz