BCCCAP00000000000000000001791
Joxeparen ibillerak zela, belar biltzen. Badirudi zurekin urteak ez dauka– tela zer ikusirik. Neskatxa baten arpegia ta gorputza dauzkazu oraindik benetan. - Ai, Joxe! Zugaitzetan urteak beren aztarrena uzten ornen dute, zenbat urte dituzten ezagutzeko. Gure gorputzean ere berdin. Gaur urte batzuk, etzí– tzaidan neri orren errez amasa berotzen. Zugaítz asko bezela gaude gu ere: ostaje ederra, baiña ba– rrendík iroituak. Aíze purrustada bat askí erortzeko. - Ez diozu gezur aundirik. Ni beíñepeín alaxe nabil, otz-beroen iges. - Txikitan ere ez al ziñan ala ibiltzen? - Bai. Orí ere egia da. Etzaitut txalet oietako barrutietara sartzen íkusi. - Ez, Joxe. Or sartzea galerazia daukat. Norbai– tek zeleta ere egin dit. Auzoko gizon egoskor orrek biali niñun. Beeko ernakurne jelazko orrek ere bai. Gaur erne zegoen kankaiUu orí beíñepein. - Orixe petralkeria! Zergatik orí? Belar batzuk artuarekin lur jota geratuko al dira, bada? - Aztía ornen nintzala ta nere bizkar par egitea– gatik, Erodesek Jesukristorekin bezela, ernen nenbi– llen batean, beren rnorroi karakol bíltzaille orrek deitu niñuen, bere nagusi ta jelazko ernakurne ori izketan ari ziran lekura. Nere bizkar par egin nai zuten, baiña nik egindako aztitzak arnorru ernan zien, eta or sartzea galerazi zidaten. Ez naiz geroztik sartzen. Oiek bien artean badabil zerbait. Berriketak ala sornatzen ditut. - Zalantza ori badaukat nik ere: biak alargun ta ezkongai daudela, aurki ez ote ditugun eztaiak izan– go. 133
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz