BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari Betiko zakur arista ura atera zitzaion bidera zaunkaka. Baiña ezaguna zuen, ta bere jabea baiño rriazalagoa gaiñera. Alare, etzuen aren jolasik nai, ta ala esan zion, eskuarekin bere etzanlekua erakutsiz: - Oa orrera nagusiaren mutur orrekin. Ez dakit jabeak entzun zuen, baiña etzion begira– tu gozoa egin. Joxepa amona txiki bat besterik etzan. Beldur gaiztoa sartu zion, ordea, bere burua Jainko– tzat zeukan kankaillu ari. Ixil-ixilik, ura atzetik begira zeukala, auzobide artan gora joan zan. Ikertxo bat egin nai zion baserri artako nekazariari, jakiña, zer atera erazi. Txalet aien ondoan bizi zan, eta baziteken arek Joxeparen– tzat interesgarri izan zitezken gertakari batzuen berri 'jakitea. Kardaberak biltzen arkitu zuen, indianoa bera ere, patxaran-patxaran. - Egun on, Joxe -eraso zion Joxepa berritxuak-. Ari gerala betiko !anean? Inguru artako baserritarrak zoratzen egoten ziran Joxeparekin itzegiteko. Erriko gertakari guzien berri ikasten zuten aren aotik. - Ongi etorri, Joxepa. Jainkoak bizia gordetzen digun arte, zerbait egin. Semeak ere itxasora joanak ditut egaluxetara. Bitartean, ni polliki-polliki baserri ontako martxari eusten. - Aurtengo urte ontan arraintzaleak kontentu dabiltzan otsa <lago. Sekulako zamak ekartzen ornen dituzte. Ala daukat entzuna. - Ez dabiltza asarre. Aiek andik eta nik emen– dik, bateko esne, oillo, arrautz eta untxi, etzaizkigu etxerako gaizki etortzen. Zu ere bazabiltza, beti be- 132
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz