BCCCAP00000000000000000001791

JOXEPAREN IBILLERAK Aztiak bi gazte aiekin itzegiteko gogoa zeukan. Bai-baizekien auzitan asi zirala. Ta mutilla espe– txeratuko ote zuten otsa ere zabaldu zan. Iñaxio ikusi zuen bere etxe aurretik igarotzen. Donosti aldera noski, auzitegira joango zan. Andik etortzen ere bai, ordea. Etzuen itzegiteko egokiera– rik eduki. Bikote arekin nai zuen, bada, elkar izketa bat egin. Oraingoan etzala Iñaxio Donostitik etorriko nor– baiti entzun zion. Baiña mutilla alai asko azaldu zan. Galerazitako txalet aurretik zijoan, auzobidean barrena, Joxepa, goiko baserri batera, inguru artako jendeak ziona jakitera. Gizon kankaillu purrustalari ura azaldu zitzaion, bere burua Jainkotzat zeukana. Itzik ez bazion egin ere, galerazitako barrutietara sartzen ote zan zeletari jarria agian. Baiña Joxepa etzan alakoa. Beste zelaietan ere etzeukan belar sendagai oien paltarik. Aundia da Ondarrabi. 131

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz