BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari - Zertan legoke ezkutu ori? - Ondarrabian badagoela aspe aundiko gizonen bat, ustez seguru dagoena, gorabeera au zuzentzen duena. - Nere aalegin guziak egingo ditut, gobernadorea bera bada ere zuk diozun ori, egia bada, arrapatzeko. Baiña zuek lagundu bear didazute. - Gure paltarik ez dezu izango. - Eta Doña Isabeli nork eraso zion geronekoan? - Nere iritzian, iñork ez. - Komeri bat egin zuten orduan. - Alabak dionez, bai. Uste dezu, esku auek arra- patu balute, karraxi egiterik izango zuela? Maritxuk ondoena kontatuko dizu ori. Ni ostatuan bizi naiz. - Zure eskuak askatu zituela esan zidanean, zo– rionak eman nizkion, eta noiznai joan zitekela lutxa librera. Baiña arritzen nauzu: itz bat txarrik ez dezu esaten emakume orrengatik. - Egia jakin nai badezu, ez det ezagutzen eta ez diot gorrotorik. Bere aitorpena izenpetu zuen eta pake-pakean atera zan andik. Txuxenean, bere zai edukiko zuen Maritxurengana joan zan; aitonaren etxera. Ikusi zueneko, laxterka atera zitzaion etxetik; ta, jakiña, lenengo galdera: - Berri onak al dakarzkiguzu? - Ortik ekarri litezken onenak. Joaterako esaten nizun, epaillea ergelen bat edo saldua ez egotekotan -ta ori, berriz, zailla da-, ez niñutela baituko. Amak gezur ta abar ikaragarriak esan ornen dituela nerega– tik. Nik, berriz, itz erditxo bat ere ez aren aurka. Ori 128

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz