BCCCAP00000000000000000001791
Donostirako deia bai. Mailla kontuan asten bagera, berdin-berdiñean gaude. Emakume estraiñua izan bear du orrek. Ala– ba bere artekoren bati eman nai lioke. Aitak ez. Maritxuk ez du entzun nai ere. Au, jakiña, nere iri– tzia da. Bestela, ez det ulertzen emakume orren ne– reganako gorrotoa, ez baidegu, alderatzekorik ere, elkar ezagutzen. - Arrituta uzten nauzu. Nik uste nuen zu ezjakin arlote arrunt oietakoa ziñala, ta neskak laguntzen zizula. - Ez det oietako iñoren laguntza bearrik. Aski naiz neroni. Or sartu banaiz ere, Maritxuren maita– sunagatik izan da. Norbait bear zuten. Ez pentsatu, bada, <limaren atzetik nabillenik. Neskatxa ori begie– tatik sartu zitzaidan; eta, arlote bat balitz ere, nik jarraituko nioke. - Egia, injenierotza egiña badaukazu. - Bai. Bukatua daukat, eta esan dizut lenago ere nere gurasoak martxa ona daukatela jarria. Ez dedi– lla, bada, Doña Isabel mailla kontuan asi. Maritxu ta biok berdintsuak gera: nekazarien seme-alabak, eus– kaldunak gaiñera. - Eta zergatik biali ziñuzten aurretik? - Aita-alabak nerekin konfiantza osoa zeukatela- ko. Oiek nai zuten ni lenago etortzea, aita zetorrene– rako <lena moldatua edukitzeko. Etzuen bere guraso– ei enbarazu egiterik naiko Don Antoniok. - Noren susmurra egiten dezu orduan? - Ez da erreza. Baiña au ez da bakarraren lana. Ez diruagatik ere. Beste okerragoko naaspillen bat <lago ezkutuan, eta oraindik arraiskuan besteren ba– tzuen bizia. Nere iritzia au da. 127
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz