BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari Orduan eskola politaren jabe izango zera zu. - Injenierotza bukatua daukat. Zure gurasoak modu onean biziko dira? Urepeletik joandakoak berez; artzai ta nekaza– riak. Besterik etzuten ikasi. Alare, martxa polita daukate jarria. Aien gorabeera guzien zuzendaritza ere nik neraman. - Eta ura utzi ta etorri zera onuntza? - Nerekin dabillen neskaren aita Don Antonio- ren lanak dira guziak. Alaba bakarra zeukan, eta martxa aundiko zurgin ola baten jabe, bere langilledi ta guzi. Ni bere alaba bakarrarekin nenbillelako, nere etxeko martxa anai gazteagoari utzi ta oso– -osorik Don Antoniok eskeintzen zidan zurgin olaren zuzendaritza artu nuen. Berdin denborarekin gure esku geratuko baizan dena. - Orduan aitarekin ondo konpontzen ziñan. - Ez niñun, bestela, bere etxerako artuko. - Eta amarekin? Ez senarra, ez alaba ta ez ni. - Eta zergatik? Galdera orri ezin nezaioke erantzun jatorrik eman. Emakume orrekin ez det batere artu emanik. Zurgin ola ori etxetik berex dago, ta an konpontzen nintzan ni aitarekin. Oien fameliko martxaren berri ez dakit batere, iñoizka alabak esaten didana beste– rik. Nik ez daukat arrazoirik emakume orren aurka edo alde itzegiteko. Neskaren aiton-amonak arrain– tzale ta nekazari ziran. Nereak, berriz, nekazari utsak, len esan detanez. Baiña orren amaren berri ez dakit ezertxo ere. Orko interesak aitarenak zirala 126
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz