BCCCAP00000000000000000001791

Donostirako deia Maritxu jakiñaren gaiñean jarri zuen: - Oitu bezela, biar goizean baiñua artuko degu, ta txuxenean joango naiz. Jainkoak jakingo du urren– goa elkarrekin noiz artuko degun. - Eguraldi ona bada, biar goizean bertan. - Jainkoak ala nai dezala. - Epaillarengana joateko beldurrak al zaude? - Ez. Baiña espetxera sartzeko bai. - Zereko espetxera? Ez det uste. - Lekukoei sinisten badie, larri ibilliko naiz. - Berrogei bear ta ere badauzkagu ta, amarenak baiño obeak gaiñera. - Ori da nere benetako itxaropena. Baiña zu ai– tonaren etxera joana, benetako lasaitasuna da nere– tzat. Esan bezela, bada, musu bana emanez, «suerte on, Iñaxio» esan eta txuxenean au Donostira joan zan, eta neska urduri aitonaren baserrira, elkarrekin bazkalduko zuten itxaropenetan eta lasai itxurak egi– ñez, baiña biotza korapillatua. Auzitegian, oitura danez, agurrak egin ondoren eta galdezka asi baño len, bere izen-abizenak eskatu zizkion epailleak. Ondoren: - Nongoa zera zu? - Arjentinakoa, jauna. - Buenos Aireskoa? - An jaioa ez banaiz ere, an egiten nuen lana. - Eta zer opiziotan? - II zuten Don Antonioren interesen zuzendari- tza neraman. 125

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz