BCCCAP00000000000000000001791

A ztia usnari eskubiderik. Dena garbitu baiño len bere atzena zer izango zan ere bai noski: espetxea. Orren billa zebil– tzan etsaiak. Baiña bere lekukoak ere egingo zuten lana. Ortatik ondo ornitua zegoen. Salaketak artara beartu ezkero, ogei ere bai noski, espetxera sartzeko asrnoan epaillea asten bazan, deituko zituen. Zer nai ote zuten etsaiak? Maritxu bakarrik utzi ta berenganatzea? Baiña onek, aitonaren etxera joan zalako, etzien nolanaiko jipoia ernan. Arrats artan berak etxe barman ikusi zituen bi lagunek izenpetua zan, bada, salaketa ori, deabrua bera ausartuko ez litzakena. Baiña kontzientzirik ez daukanarentzat dena zillegi baita. Berak entzun zuanez, salatzeko asrnoan joan ta uste gabeko epaillearen galderak urduri xarnar utzi ornen zutela. Bera ta lekukotzat erarnan zuen gaztea ornen zirala susrnurgarrienak. Maritxuk zorrotz esan ziona: gezurra esateko ere talentua bear zala, euskeraz esaera batek ederki era– kusten digun bezela: Gezur bat esan nuen lengoan Getarin, ni baiño lenago zan etxeko atarin. Dana dala, bere erantzunak an zeuden auzitegian idatzita, izenpetuak gaiñera, ukatu ezin zitezkenak. Auzitegira joateko deia artua zeukan, bada, mu– tillak. Poztu zan gaiñera, ta berekiko ala zion: «Ari dek !anean. Naaspil ontatik ezer garbirik aterako ote du? Salaketa onen ondorenak balitekek neretzat ez onak izatea. Baiña etsaiak ere astinduko dizkik, epai– lle langillea bada». 124

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz