BCCCAP00000000000000000001791

DONOSTIRAKO DEIA Iñaxio jakiñaren gaiñean zan, bada, auzitara dei– tzerako zer gertatzen zan. Jueza, berriz, bere mar– txan zijoan, eriotz orren inguruan ibillitako guziak banaka-banaka deituz. Baiña etzekiten aipatutako eraso orí Doña Isabeli egin zioten edo berak asmatutako ipuia, komeri bat alegia, ote zan, epaillea atzipetu ta bera lotzeko. Bazirudien asmatu egin zutela. Egia bazan ere, an– tzerki bat: mutilla aske zegoen bitartean, alarguna etzegoela seguru. Len ere olakoak egiten tajutsua ornen zala Doña Isabel. Eraso ori egia bazan beiñepein, berari erantsi naiko zioten, bi lekukorekin joanta gaiñera. Baiña Don Kosme iskanbil ortan ez naastuak atsegin ema– ten zion. Etzan dena gari garbia izango. Zalantza gaiztoa zeraman, bada, Iñaxiok; ta bera eraso orren egille izendatuko ote zuten beldurra ere bai. Antonioren eriotza ezkero, etzuen ezerk arritu– ko, denetarako eskubidea bazutela uste zuten ba– tzuek eta. Oiek etzeukaten Ondarrabian bizitzeko 123

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz