BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari - Etziñan orduan senarrarekin ondo konpon– tzen? - Ez ondo ta ez gaizki. Ona zan, baiña beti bere– arekin atera bear duten oietakoa. Etzuen beste peka– turik. - Zu ere bai noski. Ta arek bere eskubideak zain– du bear, interesak bereak zituen ezkero. - Denak gera gerekoiak. - Orduan, senarrari arrazoi ematen diozu. Beti orrela pentsatuko bagendu, amaika iskanbil gutxiago izango litzake munduan. Eta alabarekin ando konpontzen al zera? - Mutil orrekin asi zan ezkero, ez. - Orduan, zure alabaren ondotik berezi nai zen- duke ori. - Bai, jauna. Orain bera egin baita denaren jabe. - Alaba iruzurtu ta berezi zedin egindako kome- riren bat izango zan ori. - Bai, komeria! Emen dauzkat lepoan arramaz– kak. - Begira, Doña Isabel: Don Kosmek ikusi ta salatzera etorri ez danean, ez dago gauza garbirik or. Berarekin itzegingo det. Orduan ez diozu orri garrantzirik ematen. - Arek zer esaten didan. - Alargunak babesteko leku onean zaude zu, epaille jauna. - Zuk gorroto ikaragarria diozu mutil orri. Espe– txeratu nai zenduke. Nik, berriz, denei entzun gabe ez det olakorik egingo. - Orri orrela uzten badiozu, urrengoan ito egingo nau. 120
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz