BCCCAP00000000000000000001791

Salaketa - Orrekin ez didazu ezer esaten. - Nere alabarekin ibiltzen dan mutilla. - Zu zera, orduan, Don Antonio ildakoaren alar- guna? - Bai, jauna. - Eta Iñazio ori? - Esan dizut: nere alabaren senargaia. - Ez det ezagutzen, baiña denak igaro bearko dute auzitegi ontatik. Eta zergatik eraso bear zizun? - Nere alabarekin ibiltzea nik nai ez detalako. - Nik entzun detanez, etzan, bada, ura etorri ain- tzindari bezela? - Ala etorri zan. Baiña etzuen bere egitekoa be– te. - Nola biali zenduten, bada, orren konfiantza gu– txiko mutilla aintzindari? - Orí aitaren lana zan. Bere alabarekin asi ez– kero orrekin txoratuta, bere interes guzíen zuzendari izendatu zuen. Gazte arlote bat dala esan ez dezu? - Bai, jauna, ala da ta. - Zure senarrak bere interes guzien buru jarri bazuen, ez du itxurarik. - Nere senarra eskola gutxiko gizona zan ta. - Arrazoi ori, oso-osorik, mutillaren alde <lago: ez dala edozein. - Bai; nere alabarekin ibiltzen dalako. - Eta zuk etzenduen olakorik naiko. - Ez. Tratu gutxi izan det nik mutil orrekin; ta gutxiago izan banu, obe. 119

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz