BCCCAP00000000000000000001791
SALAKETA Epaillea, jakiña Donostiakoa, bere !anean ari zan, banaka-banaka inguru ortan zebiltzanak deituz, ea eriotz orí argitzeko biderik billatzen ote zuen. Doña Isabelek-eta erakutsi zioten nondik jarrai– tu. Baita gaia eman ere. Alabak emandako aolkuak etzituen ontzat artu. Etzan beiñepein atzeratu. Doña Isabel bi Iekukorekin azaldu zan -Don Kos– me goragoko maillan eta etzuen arazo ortan naastu nai, bai-baizekien noren lana zan- arraJsean gertatu zitzaiona salatuz. Karakol biltzailleak dotore agertu zion bere be– giak ikusi zutena epailleari, eta bereala aldegin nai zuen. Baiña juezak, olako lanak nola egiten diran laxter erakutsi zion. Lenengo, alargunari bere izen-abizenak eskatu zizkion: - Nola dezu izena? - Isabel. - Eta abizena? - Sierra. 117
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz