BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari - Ama, oraindik olakorik iñoren ezpaiñetatik ez det entzun. Eta, amaren komeri aiek ikusita, parrari eman zion Maritxuk, negar ez egiteagatik. - Par egiten al den, par? - Zer egitea nai zenduke, bada, ama? Dena zine- an bezela gertatu zaizu: leiotik sartu ta mutil batek eraso. Baiña, alabear ta, iru gizon, garai ortan etxe ondoan elkar izketan ari ziranak, zure karraxiak en– tzun orduko, tximistak atereaz etorri ta azken unean salbatzen zaituzte. Olako pelikula asko botatzen di– tuzte zine oietan. Emengoa, bat geiago. Nik bezela ikusi <liten beste irurak. Ama, ez dizut ezetzik esango. Baiña Iñaxio ez. Ez. Itxuak gaitun ez ezagutzeko. Oraindik okerrago: benetako gezurtiak. - Amari gezurtia esaten al dion? - Ez zuri bakarrari. Baita emen zeuden beste irurei ere, ala badiote. - Ik zer dakin, ikusi degunak baiño obeto? - Ez. Zuek baiño obeto ez dakit. Zuek bezela bai, ordea. - Zer esan nai didan orrekin? - Len esan dizudana: seguru badakidala etzala ura, eta gezurretan ari zeratela. Ori da guzia. - Laurok ala ari ote gaitun? - Bai, ama, zalantzarik gabe. - Nork egin ote zizkidan arramazka auek? - Zurekin emen izketan ari zan gazte orrek: ka- rakol biltzailleak. Etxe ontan leiotik ez da sartu bes– terik, zure ille ortan karakolik badagoen ikustera. 114

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz