BCCCAP00000000000000000001791

Amari erasoa - Jainkoak gabon deizuela -agurtu zituen lasai, itxurak egiñez, neskak. - Báita zuri ere -erantzun zioten, eta gozo itzegi– ñez joan ziran iru gizonak, ama-alabak eta neskamea elkarrekin gelditzen ziralarik. - Zer gertatzen da etxe ontan, ama? -galdetu zion. - Ikusten al ditun arramazka auek? -asarre eran– tzun zion. - Bai. Katuak jolasean egindako atzaparkadak dirudite. - Bai. Auek egin dizkidanak katuaren begiak zeuzkan, baiña deabruaren lanak. Etzekiñat zeren billa dabillen. - Nere iritzian, gazteren bat, zure lepoko aberas– tasun oiek lapurtzeko asmoan. Beste gaiñerakoan, nork dauka zurekin zer ikusirik? - Oraindik ere iseka egiten al dictan? Nere larri– tasunak igaro izan baitun ... - Ez daukazu, bada, babesaren paltarik. - Eskerrak oiei. Bestela, suskaldean luze-luze illa arkituko niñunan. - Ondarrabian ere bai al dira olakoak? - Amerikakoa den ori; ez ondarrabiarra. - Ez badidazu garbiago esaten, baraurik geratu- ko naiz. - Ire lagun maltzur orrek egin zizkidan, ez den oraindik ordu erdi, leiotik sartuta. - Nork? Iñaxiok? - Bai. Orretxek berak. 113

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz