BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari - Nai badezu, sartuko naiz, beldurtzen bazera beiñepein. - Ez neregatik, irurak ere adiskideak ditut eta. - Agur orduan, Maritxu. Ondo lo egin eta biar arte, Jainkoak nai badu. Biar esango didazu zer ger– tatu dan emen. - Agur, ta gaurko garaitsurako azalduko naiz. Alabak atean giltza sartu zuenean, serbitzaria azaldu zitzaion. Baiña izutua au ere benetan. - Garai onetan sukaldean? Zu, gaiñera, izutua zaude. Zer gertatu da? - Bai, Maritxu. Izutua nago. Zure ama ez dakit nola ez duten ito. - Nork dauka zer ikusirik nere amarekin? - Argia piztu ta sukaldean egunerokoa irakur- tzen ari dala, gazte bat leiotik sartu zaio, eta lepotik eldu, itotzeko asmoan. Egundoko karraxia egin du. Nik ere entzun det. Eskerrak Don Kosme, bere mo– rroia ta beste auzoko bat urbil zeudenari elkar iz– ketan. Bestela itoko zuen. Oiek etorri diranean, sar– tutako leiotik iges egin du lapurra dalako orrek. - Ori ere badegu? Nor izan ziteken? - Uste det ezagutu dutela. - Alare gaitz erdi, nor dan baldin badakite. Bai- ña ni ez naiz geiegi piatzen nere amarekin: ez ote dan dena komeri bat izango. - Ori ez dakit. Zuk, nik baiño obeto ezagutuko dezu. Maritxu sartu zanean, alako jauzi bat egin zuen Doña Isabelek, beldurrak aidean balego bezela. Bes– te iru gizon aiek zeuzkan berekin. Ondo zaindua zeukaten, bada ez bada, gure emakumea. 112

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz