BCCCAP00000000000000000001791
AMARI ERASOA Askotan Iñaxiok eta Maritxuk ostatuan apalduko zuten, eta etxeraiño lagunduko zion gero. Illunabar batean, bada, goizago apaldu ta Irunera joan ziran, eta beranduxeago etorri. Biak txaleteraiño iritxi zira– nean, onela galdetu zion neskak mutillari: - Etzera arritzen? Gure sukaldean argia dago. - Egia. Garai ontan gure Doña Isabelek zer egi- ten ote du? Bada ez bada, begiratu zuten leiotik. Maritxuren ama beste irurekin izketan ari zan. Urduri, izutua zegoela zirudien. Eskuarekin lepoari eltzen zion. - Zer ote dabil oien artean? -galdetu zuen muti– llak. - Ez dakit. Emengo martxarekin zalantza ta kez– kaz betea nabí!. - Zuretzat bat bakarrik ez du nai, ta bera irure– kin. Ori entzun eta par egin zuen neskak. - Aundi ori aldamenean oso atsegin zaio amari. Askotan biak aopekotan aritzen dira. 111
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz