BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari baizebillen. Ta Antonio berebillan sartu arte ez baizi– dan lekurik eskatu. - Illaren Baionako adiskideak ezagutzen al ditu- zu? - Aspaldidanik bai, an bertan bizi naiz ta. - Zer moduzkoak <lira? - Jatorrenetakoak. Mugako ostatukoak ere deitu zituen epailleak. Famelikoekin gero asiko zan. Denetatik bakarra iruditu zitzaion susmurgarria: gazte batek artu zituela korreotik eskutitzak; gazte batek lagundu zion Endaiara; azkenean, gazte batek billatu zuen, bezperan etzegoen lekuan. Ez ote zan gero iru lekuetakoa bakarra izango? Erantzunak ere larri samarrak ziran, eta bazituen bere zalantzak. Ajola gabeko ume lotsagabe bat iru– ditu zitzaion, eta gezur kontari ari zala. Aurrean arkaitza zeukan, ordea. Don Kosmeren illoba baldin bazan, ta onek semetzat artua, etzuen geiago deituko. 110
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz