BCCCAP00000000000000000001791

Epaillea lanean - Osaba Don Kosmek salbatzen zaitu oraingoz. Bestela, espetxera joango ziñan. Irakurri zion bere aitorra. Izenpetu ta laxter alde– gin zuen andik. Baionako Don Antonioren adiskideak deitu zi– tuen ondoren epailleak. Bai txintxo etorri ere, eta galderei jator erantzun. Gizon atsegin mazala iruditu zitzaion. Bere adiskide maite ura galdua naiko naiga– bea agertzen zuela zirudien. Urrengo, tasista deitu zuen. Au ere txuxen etorri zan, zekiena esateko prest, beste aldean bizi arren. - Zuk ekarri al zenduen Antonio Endaiaraiño? - Bai, jauna. Muga-mugan utzi nuen, bereala Baionara biurtuz, ortatik bizi naiz eta. Eskupeko on bat ere eman zidan. Ez nago ni arekin asarre. - Eta bakarrik al zan? - Ez, jauna. Antoniok eta nik tratua egin ondo- ren, beste gazte bizar aundi bat azaldu zan; eta, konpondu giñanean, irurak etorri giñan. Etzion nos– ki Don Antoniori grazi aundirik egin. - Beste gazte bizar aundi bat diozu? - Alaxe da. - Eta zure ezaguna al da? - Ez nerea ta ez arena. Ordurarte etzan ura nere begien aurrean jarri. - Eta zer moduzkoa iruditu zitzaizun? - Beste geienak bezelakoa. Alare, nik mugara eramandako gizona il zutela jakin nuenean, «ea ura dan gizon iltzaille ori» nion nerekiko. Baiña ez nion orduan begiratu aundirik egin. - Eta zergatik diozu ori? - Ura, iñondik ere, aren atzetik etorria zan. An 109

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz