BCCCAP00000000000000000001791
Aztia usnari - Ori al den amari emateko arrazoia? - Txarra bada, barkatu. Baiña zureak ez dute besterik merezi. Elkarrekin pakean bizitzea nai ba– dezu, jarrai zere bideari, ta utzi neri ere askatasun osoan nere martxa eramaten, kristauak gera ta. Doña Isabelek etzion itzik erantzun. Bere amorru guzien artean antzeman zion gazteak arrazoi zuela. Berak bere bizitza berritu nai bazuen, zergatik ez alabak? Gogorregi artu naiak berezi besterik etzitue– la egingo, aitaren interes guzien oiñordeko ere bera zan ta. - Joan, joan nai denan lekura, berdin iri aolku ematea alperrikakoa den ta. - Orí da arrazoia. Neri komeni zaidan bidea billatzeko aiña banaizela uste det. Jarrai dezagun elkarri lagunduz, baiña ez iñori ertenbiderik itxi. Aolkurik onena ejenploa da gaiñera. Etxetik erteeran neskamea arkitu zuen, eta ala galdetu zion Maritxuk: - Entzungo zenituen noski gure zirikadak? - Orrela astean, aldegin egiten det. - Senar-emazteak bezela berak emen, eta neri mutillarekin ibiltzea ere galerazi nai lidakela. - Eta ez al dira ala izango? -esanta, barrura sartu zan neskamea. Zer pentsatua eman zion erantzun orrek alabari. 104
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz