BCCCAP00000000000000000001791

Txaleteko gorabeerak - Zer esan nai didan orrekin? - Esan detana besterik ez. Zu terrazan larru go- rririk ikusteko gogorik ez daukat. Emezortzi urteko neskatxa naiz, eta ibiltzeak atsegin ematen dit. - Aita il ezkero lotsagabetu aiz. - Ez da ori etxerako txarra. Zu lenagotik lo- tsagabetu ziñan. Aita ildako naigabe gutxi ikusten det nik emen. Aren uts'una laxter bete dezu. - Beiron! ... Mingain orri galga jarri akion. - Aita bizi zanean, etziñan zu nerekin orrenbes- teraiño ausartzen. Aren eskubideak artu nai al ditu– zu? - Gaur txorrotxa agon. - Min baidu, min, nere biotzak. - Karrikan ibillita etzain asko sendatuko. - Zu atsegin zaizunarekin zabiltza, nai dezun be- zela. Errespeta, bada, nere askatasuna ere, ta utzi neri pakean. Ez sartu nere arazoetan. Nik maite bat daukat aukeratua, ta ari jarraituko diot. Aita galdu detan ontan, orixe da nere babes bakarra. Zure ni etxean eduki naia ez baidet ulertzen. Nere aldamene– an esertzen dan ori ez det ezaguna. Ez dakit ijitoa badan ere. Nik ez det zuk bezin biotz aldakorra. - Ama baiño lenago al den ori? - Eta zuk, alaba baiño lenago al dezu auzoko idisko zakar ori? Malkoak asi zitzaizkion Doña Isabeli, erantzun zorrotz ura artu zuenean. - ldisko zakar ori nor den? - Ama, ez gera itxuak. Neri ere, maite detanaren ondoan egotea atsegin zait. Eta zu ere ala egoten zerala idisko orren ondoan nabarmena da. 103

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz