BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari Maritxuri, berriz, karakol biltzaille gazte ura ja– rriko zioten aldamenean, eta zirika aritzen zitzaion, txora eraziko zuelakoan noski. Baiña biotza etzuen, amak bezela, aldakorra. Ta, txaletako bizimoduz nazkatuta, egunik geiena errian igaroko zuen, maite zuen lagunarekin. Alabaren ibillera orrek sumintzen zuen, ordea, bere ama, oraindik ez bazion orrelakorik aipatu ere. Orrela, Iñaxiorekin batera ari zan poliki-poliki erriko berri ikasten, goizeroko beren murgilla egin ondoren. Etzeukan ezkutu aundirik ere. Gero ta atsegiñago zitzaion Ondarrabi xaarra. Batez ere bere inguruak, zoragarriak iruditzen zitzaizkion, dena ba– serri zuriz josi ta mendi ta basoz inguratua. Arjenti– nako zabalune aiek ez bezelakoa zan au. Donosti aldera ere noiznai joaten ziran, aurki epaillea deika asiko zala ta ango berri ikastera. Alare, aspertuak zebiltzan. Ez baizuten ezer ere egiten. Zoritxarreko auzi ori bukatu bitarte, orrela ibilli bearra zeukaten. Eta noiz asi ta nola bukatuko zan jakin ez. Zein deabruk il bazuen ere bere aita! Alabak zeraman martxak ase zuen amaren bio– tza, etxea utzi ta erri aldera jexten zalako. - Ez daukan etxeko pakean bizitzeko gago aun– dirik. Aitaren oroitzak Iaxter aztu zaizkin. Jan ta lo besterik ez den egiten emen. Alaba ere mindua zegoen, eta txorrotx erantzun zion: - Etorri baiño len aztua zeunden zu aitaz. Zenbat meza atera dizkiozu? Ez naiz zortzi urteko aurra, amaren gonapean bizitzeko. Zuk etxean daukazu, gaiñera, biotza zerekin asea. Nik, berriz, errian. 102

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz