BCCCAP00000000000000000001791

Txaleteko gorabeerak luzeak, berriz. Egoarte guzian ez baizeukaten ezerta– rako presarik. Eguzkiaren laztanak esnatuko zituen Maritxu ez besteak. Bederatzietatik irurak aldera arte, Don Kosme paltako zan. Len esan detan bezela, Donostiako au– zitegiko fiskala ornen zala. Karakol biltzaillea, be– rriz, norabait joaten zan. Doña Isabel neskamearekin geratzen zan, eta zer– bait egingo zuen. Baiña Iñazio ta Maritxu etortzen ziranean, eguzkitan erdi larru gorririk, suangilla be– zela, goiko terrazan arkituko zuten, usai gozozko gantzuarekin igurtzita. Berak zionez, euliak izu– tzeko. Illunabarrean ere, apaltzerako Maritxu azalduko zan utsegiñik gabe, eta beti bezela laurak batera egingo zuten beren apari legea. Iñaxio, ordea, neska– ri etxeraiño lagundu ta ostatura itzuliko zan, apaldu ta lotarako. Etzuen aztia izan bearrik, Doña Isabel zoriontsu egoten zala Don Kosmeren ondoan igertzeko. Au ere zer esanik ez arekin. Karakol biltzaillea ere ber– din: eztaietan Maritxuren aldamenean. Ezin ulertu zuen neskak zeren billa zebiltzan. Bi gizon aiek arta– ra bizitzeko eskubidea bazeukaten, zergatik ez Iña– xiok? Itxura txarra artzen zion ango martxari. Joxepa aztiak maiteminduak zeudela esan zien. Erdiz erdi asmatu ere noski. Etzan gezurra. Orduan purrustadaka artu bazuen ere Don Kosmek-eta, be– netan ala zirudien. Senarra galdu berriko malko banaka aundi aiek laxter legortu zitzaizkion Doña Isabeli. Lagun berri onek ondo betetzen zion aren utsuna. Arritzekoa zan orren denbora gutxian biak artaraiño maitemintzea. 101

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz