BCCCAP00000000000000000001791

Aztia usnari ori, balezakelako. Emakume gizatxar au, bada, min– dua geratu zan, baiña ez asarre. Biak gelditu ziran, bada, txalet artan, eta txa– kurra ta katua bezela beti elkarrekin. Beste emaku– me xaar bat ere bazeukaten etxe garbiketak egiteko. Jakiña, txaletaren jabeak saritua. Auek ere zerbait geiago ematen zioten, sukaldaritza egiteagatik. Onek ikusten zuen ango martxa etzala zuzena: denak etzebiltzala garbi, eta eguneroko ama-alaben iskanbillak ere bai. Geiegi aspertu etzitezen, elkarri egiten zizkioten losintxak iruditzen zitzaizkion neska– meari, dena pasa ta ordu bete baiño len kontu konta– ri nabaituko zituen ta. Baiña berak etzeukan zertan sarturik. Alare, Maritxuri ematen zion arrazoi: mutilla txa– letean geratu ezkero, beste errespeto bat izango li– tzakela etxe artan. Aberatsak elkarrekin ala ibiltzen baziran, naiago zuela beartsu bizi, ta ez beti erritan. Erregiñak bezela bizi ziran biak. Alare, alaba etzegoen konten. Sartu ziran egunetik, goizean alde– gingo zuen Maritxuk Iñaxiorengana, bere bustialdia artzera. Baiña bazkal ordurako etxera lagunduko zion mutillak, gero ostatura jexteko. Aldrebeskeri ikaragarria. Beti bazkaria Don Kosmeren etxean egingo zuten laurak. Doña Isabelenean, berriz, apaldu. Bi alargu– nak elkarren ondoan. Maritxu ta karakol biltzaillea ere bai. Au ondo ezitako mutilla zan, eta ederra. Baiña neskak etzekien nor zan. Errian etzeukan izen ona gaiñera. Elkar izketa gozoak izaten zituzten. Bazkari apari 100

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz