BCCCAP00000000000000000001790
-Orduan zergatik, semeari ordez, billobari eman nai diozu oiñordekotza? -Josetxok garbi esan du nere seme-alaba guziak bakarrik utzi nautela. Gaiñera, maiorazkoa ez da au. Zaarrena Ameriketara joana da. Beste seme-alaba guziak ere kalera iges egin ziguten, gurasoak baka– rrik utzita gure baserrian. Oien asmoak badakit nola– koak diran: gu eziñera irixtean Erruki Etxera era– manda goxo-goxo, baserria saldu ta artzen dutena denen artean zabaltzekoa. Etxe ori, berriz, goitik asi ta beeraiño, oso-osorik nerea da. Nere esku dago di– tudan interesekin nai detana egitea. Nori emango dizkiot: utzi gaituztenei edo artu nai gaituztenei? Gazte onek jasotzen gaitu. Interes guziak, baserriare– kin batera, onentzat izango dira, bada. Seme-alabak ez dute xentimorik artuko, ez dute merezi ta. Denak beren doteak jasoak dituzte. -Fiskalak Josetxo ta bere aldekoei arrazoi ema– ten die. Lenengo, urteak bete dituelako; ondoren, la– nik etzeukalako; eta, batez ere, zor zioten seme-ala– bak utzitako aiton-amonak jasota, baserriko martxa artzen duelako. -Fislakak oiei arrazoi ematen badie, zer egin bear det nik? -zion asarre aitak. -Auzia galdu dezun ezkero, emen ordain bearrak pagatu. -Utzi ditzagun, Prudentxio, txorakeri auek. Ez aiz orregatik len agon baiño geiago asarretuko. Orko ordain bearrak ez dituk izugarriak izango. Nik ere nere interesak babesteko eskubidea bazeukat, eta atzeraka ibili geran bi fameli auei ire seme onek ba– tuko gaitzik. -Baiña, aita, nik ez dizut zuri auzirik egin. Nere berri gabe semeak aldegiteak itxutu ninduen. -Orduan, Prudentxio, ekatzak esku ori, eta taber– nara goazen. Nere kontura egin dezagun amaiketako eder bat. 97
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz