BCCCAP00000000000000000001790

-Eta ez daukazu zaintzeko beste seme-alabarik? -Bai, jauna. Ondoren Josetxori: -Zuk zenbat urte dauzkazu? -Lau egun palta ditut emezortzi betetzeko. -Eta urteak bete baiño len zergatik iges egin zen- duen? -Nik, jauna, ez det iges egin. Denak bazekiten nere berri. Aitak ere bai. Ezin nuen lanik billatu. Ba– serrian baneukala ta anai-arreba ta beste senide gu– ziak zirikatzen niñuten joateko. Aita bakarra zan ezezkoa. Azkenean, amak biali niñuen aiton-amonen etxera, nituen urteekin eta lanik gabe kalean arraixku txarrean nagoela ta. Nik, bitartean, nere aitak eta osaba-izebak erabat utziak zeuzkaten aiton-amonak jasoko ditut, eta baserriari bizi berria emango diot. -Zenbat urte dituzu? -Len ere esan dizut: datorren igandean beteko di- tut emezortzi. -Etxekoak bazekiten orduan joatekoa ziñala. -Ez famelikoak bakarrak. Baita senide arteko gu- ziak ere. -Orduan, lanik gabe arkitzen ziñan? -Bai, jauna. Orain baserrian billatu det. Ondoren aitonari. Baiña tartean sartu zan Pru– dentxio: -Nik semeari egin diot auzi; ez aitari. Orrek zer– tan etorririk bai al zeukan? -Neronek deitu ta azaldua da, eta zu zaude ixilik, oni nere galderak egin arte. Orduan, nai dezun ain– beste itzegin. Ondoren Joxeri: -Zuk zer ikusi daukazu gazte onekin? -Ezer gutxi. Billoba detala, eta nere besoetakoa gaiñera. 96

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz