BCCCAP00000000000000000001790
-Utziak <lauden aiton-amonak zaintzera dijoan seme bati nola egiten diozu auzi? -Oraindik ez ditu emezortzi urte, eta nere baime– nik gabe joan da. -Ondo <lago. Aitak bere izen-abizenak eman zituen, semeare– nak ere bai, eta joan zan. Baiña auzia galdua zeukala etsita. Epailleak ere antz eman zion gorroto pixar bat bazegoela guraso aren biotzean. Andik illebete inguru, Josetxo deitu zuen. Oiek ez baidira presaka ibiltzen. Aitonaren aolku batzuk entzun ondoren, bakarrik joan zan. Joxek bereala emazteari kontatu zion guzia. -Beraren ama ta anai-arreben iritziaren aurka, auzitara deitu du Josetxo epailleak. Ea nolako be– rriak ekartzen dizkigun. Baliteke biar neroni ere au– zitegira joatea. -Prudentxiok ez digu nolanaiko gorrotoa -zion Anttonik. -Etxe au nai luke orrek, saldu ta diru puska bat artzeko. Auzi au neri egiten dit; ez semeari. Orrega– tik, Josetxo baiño beartuagoa nago ni juezaren au– rrean seme kaxkaillu orri bear duen erantzuna emate– ko. -Baiña Josetxo etorriarekin zer galtzen du orrek? -Nere ustez, semea egingo litzakela etxe onen ja- be, eta buruan darabilzkien amets zur oiek aizeak eramango lituzkela. Mutillak, sarrerako txeetasunak bete ondoren, garbi kontatu zituen egiak, epaillearen galderei txu– xen erantzunez. -Zergatik iges egin dek etxetik? -Nik, jauna, ez det igesik egin. Lanik ez daukat. Aiton-amonak, berriz, bakarrik eta utziak <laude. An seguru daukat lana. Emezortzi urte laster beteko di- 94
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz