BCCCAP00000000000000000001790
-Len ere ez al dago ala? Elkar-izketa au baserrian zan, eta dena entzun zuen Josetxok. Aita, berriz, Prudentxio, berandu etorri zan, bere anai-arrebekin itzegin ta gero. Baiña sumindua. De– nak ao batez ala zioten: -Bejondeiola Josetxorí! Norbaitek maite bear zi- tuen gure gurasoak diran eta oien aiton-amonak! -Non da Josetxo? -galdetu zuen. -Zer egin bear diozu? -galdetu zion amak. -Ara joaten galerazi. -Berandu zabiltza. -Zergatik orí? -Arratsalde erdi aldera joana dalako. -Bere borondatez? -Orain arte egin duen guzi-guzia, arek bere bo- rondatez egin du, iñork beartu gabe. Josetxok biotz gozoa dauka, eta aiton-amonak orrela bakarrik utziak ikusita oraindik geiago xamurtu zaio. Poztu gaitezen, Prudentxio. Arraixku txarrean zegoen, eta baserriak salbatu du. Arek dena bere borondatez egin du. Etzi– tuen bestela atzera-aurrera oiek erabiliko. -Eta zuk joaten utzi diozu? -Nik nola galeraziko diot, aiton-amonak ikustera joan nai duen billoba batí? Joango al dan eskatu dit. Nai badu, baietz esan diot. -Nor zera zu nere berri gabe orí egiteko? -Zure emaztea eta beraren ama. Baditut nik ere nere eskubideak. Ez naiz iñoren neskamea. Asarre zabiltza eta bide ortatik sartu nai gaituzu etxekoak ere. Ama batek ezin baleza bere semea aiton-amonak bisitatzera biali, nolako eskubideak dauzkat nik fa– meli ontan? Amari eraso ziola ikusi zutenean, semea ta errai– ña onen alde atera ziran. -Eta betiko joan al da? 91
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz