BCCCAP00000000000000000001790

-Aitak ez duela ni etortzerik nai. Berak izenpetu bear duela bere oiñordekoa nai duenari eman, eta ez aitonak. -Alajainkia! Orrek jotzen ziguk Astigarraga al– detik! Ez nauk batere arritzen. Beti izan dek olako eroska, arro aire puska bat berekin daramana. Ezkon– du zanean, zer etzigun eskatu? Baiña besteak aiña eraman zin arek ere. Irugarren semea dek emen lanik geiena egiña. Etxea gurea dek. Biok bakarrik utzita, gurasoei laguntzera beartua ez balego bezela, base– rriko bizitzari muzin egin zioken. Saldu nai likek ba– serria, dirua artzeko. Orain arrazoi oiekin al dator? Oiñordekotza nik emango diot, ez arek. Baiña ez di– tek xoxik jasoko nere seme-alabak. Ikusiko diagu noraiño irixten dan seme ori. Anttoni, moldatu iozu gela eta gurekin gera dedilla. Maleta amonak eraman zuen, eta Josetxo aitona– rekin geratu zan, kontentu gaiñera. Ura zan berari to– katzen zitzaion lekua. Amonak gela antolatu zion, eta urte aietan gaz– terik sartu etzan baserrira, billobak zekarren alaita– sun ta etxearen etorkizuna. -Azio gaiztoren bat egingo digu. -Gurasoei ere bai? Ez det uste. Auzia agian? -Zuk len esan dezun bezela, ero aize puska bat badu gure semeak. -Emaztea ta seme-alabak aurka dauzkalako ote da? -Egoskorra da ura; ta, eman ezkero, itza jaten ez dakiena. -Ez alperrik! Gure aurka ezin lezake. Billoba ere, berak ez badu nai, ez du emendik eramango. Bi illebeteren buruan beteko baiditu emezortzi urte. Bai bere buruaren jabe egin ere. Anttoni, ez orren beldu– rrik eduki. Auzi egiten badigu ere, berak galduko du. Ortik letorkiguken okerrena, asarre geratuko ote li– tzaiguken. Ez dago beste arraixkurik. 90

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz