BCCCAP00000000000000000001790

zera gaiñera -erantzun zion emazteak-. Emendik bi illebete ta erdira beteko ditu emezortzi urte. Andik aurrera bere buruaren jabe da. Emen lanik ez dauka; an arkituko du. Gurasook bizitzeko ez daukagu onen bearrik. Aiton-amonak bai. Etxean zu ez besteak al– de gaude. Nork galerazi bear dio berak nai duen lan– tegira joaten? Edo lapurretaren bat egin ta espetxean ikusi naiago al dezu? -Nik galeraziko diot, bada! Bazkaria bukatu zanean, aldegin zuen asarre Pru– dentxiok. Aitaren egoskorkeriak naigabetu zituen de– nak. Baiña Josetxo etzegoen atzera egitekotan. Arek bizitzeko eskubidea bazeukan. Orduan amak erabaki zorrotza artu zuen, etxeko guziekin bat egin ta gero: -Aizak, Josetxo: artu itzik maleta txiki ortan bea– rrezko dituken jantziak eta oa lenbailen aiton-amo– nen baserrira. -Aitak ekarri eraziko nau, ordea. -Ez, motell. Milla aldiz pentsatuko dik, gora igo baiño len. Aitari gogor egiten ez dek asiko. Errespe– to ikaragarria ziok ari. Anai-arreba guziak atsegiñez artzen ditek ire erabakia; eta, bein an lanean asi ez– kero, eta bein emezortzi urte bete ta ango martxa ar– tu, alperrik izango dituk beraren egoskorkeriak. Etxekoak agurtu, maleta txiki ura bizkarrean, ba– serrian azaldu zan gure gaztea. -Ikusten al dezu nor datorren aldapak gora? -esan zion Anttonik Joxeri, ikusi zueneko. -Dirudienez, ez du atzera egiteko asmorik. -Nola? Bai al ator? -galdetu zioten biak zorion- tsu. -Bai. Amak biali nau. -Asarretuta edo? -Nerekin ez beiñere, berak kontseju au eman dit eta. -Zuen etxean etzerate ondo konpondu orduan? 89

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz