BCCCAP00000000000000000001790

-Ezta arek ere. Baiña aiton-amonak bai orratik. Eta aitonak kentzen badizu ain aipatutako zure oi– ñordekotza ori? Zuk nai dezunari emateko, etxea zu– rea al da? Onda zaindu al dituzu gurasoak? Baserria oso-osorik aitonarena da, eta berak nai duenari emango dio -erantzun zion etxera ezkondutako se– merik zaarrenak-. Ez etorri onera arrokeri oiekin. -Ez dek nerea, baiña izango dek. -Aitonak ori esan badu, baserria berea duen ez- kero, nai duenari emango dio. Aren esku daga zeiñi utzi. Eroak ere badaki orrenbeste. -Zuek ere amarekin bat egin al dezute? -Gu ez goaz iñoren aurka edo alde. Erteera orixe bakarra ikusten det gure baserriaren etorkizunerako: Josetxok artu duena. Zuk, zure arrazoietan, ni naize– la oiñordeko esan naiko zenduen. Nik, berriz, emen martxa artua daukat, eta etzait ara joateko gogorik egiten. Zure ta gure osaba-izeben lotsakizuna ere ba– da ori. Josetxok ordainduko du neri ere nazka ema– ten didana: alako famelia azi duten aiton-amonak ba– karrik, zaartuak, gaixo, utziak ikustea, eta alako ba– serria galtzeko •zorian. Arrazoi auek denak Josetxo– ren alde <laude: batez ere, etxea oso-osorik aitonare– na dala eta bera jasotzen duenari emateko eskubide osoa daukala. Ni itxu-itxuan onen alde nago, eta ez iñoren aurka. Zure ustez ni banaiz lenengo, pozik uzten diot nere oiñordekotza -esan zuen zaarrenak. -Guretzat ere ez da gaizki etorriko. Emendik au– rrera noiznai joan giñezke aiton-amonak bisitatzera. Orain arte ez nintzan ausartzen. Aiek an bakarrik utziak ikustea lotsagarria baizan orí. Ez ditut ezagu– tzen ere. Gu ezkondu giñanean, etziran azaldu -zion erraiñak. -Nik alegiñak egingo ditut, bada, galerazteko. -Munduan dan astakeririk aundiena egingo dezu. Bai seta gaiztoak artua zaudela! Berdin zure alegi– ñak alperrikakoak izango dira ta lotsagarri geratuko 88

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz