BCCCAP00000000000000000001790
1 maitekor bat eman ondoren, oraindik egin duen me– riendarik onena jarri diola. -Eta ori dena nere baimenik gabe? -Ori eskatzen dizugu, bada, orain. -Bai; nere gordean nai dezutena egin da gero. -Ernen famelian itzegin baiño len, aiton-amonen iritzia jakin nai genduen. Guk baietza emanagatik an ukatzen baziguten, lotsagarri geratuko giñan. Ango berri jakin ta semearena ere bai, orain degu ortaz mintzatzeko ordurik egokiena. -Aolku ori nork eman dio? -Nik, semeak bere asmoen berri eman didanean. Ezetzean ez al zera itxiko ! -Ni naiz fameliko buru, eta aurrea artu didazute. -Arestian esan ez dezu, semeak lana billatu ba- du, an asteko zertarako bear duen zure baimena? -Au besterik da. Nere lekua artu dezute. -Prudentxio, oso gaizki mintzo zera. Iñork ez di- zu zure jabetza ori ukatuko. Zurekin itzegin baiño len, zuzen jokatzezkeroz, ango berri jakin gabe ezin giñezken asi. Len ere esan dizut, eta orregatik orain zuri baimena eskatzen dizugu. -Ez det emango eta ez da joango. -Ortarako zer arrazoi daukazu? -Ni naiz baserri ortako oiñordekoa; eta nik, nai detan semeari utziko diot. Ori da guzia. Entzuten al dezute? -Orduan bereizketak egiten dituzu semeetan ere. Besteak lana badute eta ez daukate baserrira joateko gogorik. Orí daga lanik gabe, eta orrek nai du. Ai– ton-amonak besoetakoa dute. Ortara bagoaz, Ameri– ketara joan zan zaarren ura da orain maiorazkoa; gaztetan aldegin zuen ura. -Ura dena utzi ta joan zan. -Eta zu ez? Arek etzuen ezertxo ere utzi. -Nik ez det oraindik nere eskubiderik galdu. 87
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz