BCCCAP00000000000000000001790
-Aizu, Prudentxio: berri on bat eman nai nizuke etxeko denon izenean. -Bejondeizula! Ori bear degu, ori. Txarrez asper– tuak gaude, gogortuak, lepotik gora egiñak. Erri on– tan ez da txarra besterik entzuten: egazkin bat erori ta onenbeste il dirala; gudazale batzuen erasoan ez dakit zenbat erori dirala; guda zibillen bat sortuko dan beldurra; gure taller ortan uelga egingo ote du– ten; gazteak lanik ezin billatu dutela; lapurretan da– biltzala, ezin biziak eraginda... Iñorekin asten bazera izketan, zure berriketa ortan bukatuko da. Arazo ortan asi ezkero, etzuen etenik gure Pru– dentxiok. Bukatu zuenan, amak, aitaren itzari elduz, ala erantzun zion: -Orixe da, bada, nik ere esan nai dizudana: gure Josetxok, txarrera jotzeko arraixkuan zebillenak, lan– tegi seguru bat arkitu duela. -Bejondeikela, seme! Gaurko egunean ez dek erreza, degunok ere galtzeko beldurrak gabiltzak eta. Non billatu dek, bada? -Baiña zure baimena bear du, joango bada. -Semeak lana billatu ta an asi nai badu, aitak zer ikusi dauka? -Bere aiton-amonen baserrira joan nai du. An bi– zi ta lan egin. -Zer egin bear du onek •an? -Beren seme-alabak egin ez dutena: aiek jaso ta an lan egin, au beren besoetakoa dutelako. -Eta iltzen diranean? -Bera geratuko da oiñordeko, eta eutsiko dio bi- zirik baserriari. -Eta aiek nai al dute? -Aitonak, beiñepein, aspaldian entzun duen be- rririk atsegiñena ori dala esan ornen dio, eta onen itxaropenetan bizi zala. Amonak, berriz, besarkada 86
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz