BCCCAP00000000000000000001790
-Oraindik gauzak bere lekuan jartzen asko ibili bearra dago. Mutilla benetan asten bada, enbarazu guziak alperrik izango dira. -Zure seme Prudentxio egoskorra da gero. -Gurasoen aurka asiko ote da, bada? -Badakit aren asmoak benetan biurriak dirala. Beste bere seme-alabenak ez dira noski ala izango. Aiek ere ortan zer ikusi aundia daukate. Bera ondo dagoen ontan, ajola dio gure semeari bere guraso ta baserriarengatik. Beti izan da olakoa. -Emendik iru illebetera beteko ornen ditu Jose– txok emezortzi urte. Andik aurrera ez al dago bere gurasoen gonapetik aterea? -Gaurko legeetan bai, eta ez daude nere iritzian gaizki jarriak. Gu baiño urte batzuk lenago esnatzen dira gaurko gazteak, onerako edo txarrerako ez da– kit baiña. Gizarte berri onek aldaketa ikaragarria dakarki nere iritzian. Bere aitak amor eman bearko du, ama ta anai-arrebak ere alde dauzka ta. Lanik ezin billaturik dabil gaiñera; eta, berak dionez, lo– tsatua. -Eta baserrian etxea ta lana ez al ditu arkituko? Ez al dauka eskubide osoa? -Eragozpenak baiño geiago dauzka erreztasunak, eta bere asmoak babesteko egitazko arrazoiak ere bai. Au onera etorriagatik ez baidaukate ezin bizirik. Arindu egiten zaie etxeko zama. -Oraindik urte luzeetan baserri ontako tximinitik gora kea igoko dan itxaropenik ez det galdu. Ori mu– tillaren naian dago. Jakiña, osasun ta beste ustegabe– koak zer ikusi aundia daukate. Lanerako bizi-poza ekarri digu. Ori irixtean, andik aurrera Jainkoak nai duenean eraman nazala. Bere bataioan esan nizuna ez al da gertatu, Anttoni? -Bai, Joxe. Oraindik oroitzen naiz orixe esan ze– nidala. 83
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz