BCCCAP00000000000000000001790
-Zuk jakingo dezu. Agian biok batera etorriko giñake. -Joanitarekin ezkondu. -Emakumeen kontuak al dira oiek? -Eta gaizki pentsatua al dago? -Ez orixe, Anttoni. Guri laguntzen digun neska- txa orrek asko balio du. Mutillaren iritzikoa gaiñera. Baserri gora-beeretan ikasia eta benetako mendiza– lea. -Gaur gutxi bezela. Kale gorri orrek lillura ikara– garria dauka nonbait gazte jendearentzat. Len bezela auzoak ondo konpontzen bagera, gazte auek bat egingo gaituzte. Baiña alare, Anttoni, bi txori egan baiño, bat eskuan obe degu. Zuk diozun ori oraindik ikusteko dago. Au gurekin daukagu. Onen asmoak badakigu nolakoak diran. Ori zan bearrezkoena. Onen ondorenak aguro azalduko zaizkigu. -Bai; gure gazteak egunero bi aldiz elkar ikusiko dute. -Arrazoi dezu. Ura neskatxa dotorea da, ta eras– korra gaiñera. Josetxo zer esanik ez, eta arazo asko– tan iritzi berekoak. Ez ate zaio neskari etxe ontara sartzeko gogorik egingo? -Oraindik gazteak dira, ta eguneroko tratuan, be– ti elkarrekin, ibilian-ibilian maiteminduko dirala uste det nik. -Ez dakit, bada, neska askotan Pelipe izeneko mutil moztaka batekin ikusi oi det eta. -Ori txarra. Baiña utzi zaiogun denborari. Txori bat ustez eskuan daukagu beiñepein, ta zorion osoa izateko baliteke beste ori ere berez etortzea. -Ustez seguro diozu? -Berak nai badu beiñepein, eragozpenak nork ja- rri lezaizkioke? 82
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz