BCCCAP00000000000000000001790

-Baserria ta mendia dira neretzat maiteenak. -Biak artuko dituzu, bada, emen. Jakiña, neke- tsua da noski baserriko bizimodua. Baiña paketsua, eta ez esaten duten bezin lotua ere. -Ikusten det nekazarien lana. Nik ezin ote neza– ke beste orrenbeste egin? Egunsentian gora begira– tzean ormigoizko kajako leiotik, eta baserrietako kea mendiruntz dijoala ikustean, ain atsegiña iruditzen zait baserriko bizitza... Kaleko bizimoduan baiño naiago det nik. Gaurko Mesías berri auek ezetz ba– diote ere, emen nai dezun orduan asiko zera lanean. Geratu ere bai. Nai dezun martxan jardungo dezu. Ez daukazu iñor gaiñetik begira. Non dago kaleko askatasun ori? Elkar-izketa gozoan merienda bukatu zuenean: -Eskerrik asko, amona. Laster arte. Ez nuen as– paldian olako meriendarik egin. -Zuk beiñepein baserri ontara poza ta zoriona ekarriko dituzu. -Gaur edo biar etorriko naiz, aitarekin konpon– tzean. Eta zoriontsu joan zan etxera. Bete zuen aspal– dian buruan zerabilkiena, eta etzegoen urrats ori emana damutua. 80

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz