BCCCAP00000000000000000001790

genduke. Baiña emen txerriak eta oilloak etxek~tik mantentzen ditugu. Nere lana da au. Ikusten al d1tu– zu sapaitik zintzilik bi urdai azpiko eder? Au buka– tzerako, beste txerri bat ari da azitzen. Oilloak en– tzungo dituzu kakareka ari dirala. Baserritik kalera dijoazen geienak ez dijoaz goseak edo dirurik irabaz– ten ez dutelako. Kaleko lillurak daramazki. Gero, etorri nai ta ere, eziña. Nik badakit baserriari iseka egiñez joandakoren batzuk damuturik bizi dirala. -Ero galantak oiek, ara jexterako lantegi onen bat billatua ez badaukate beiñepein. Garraztasun orren berri nere larruan ikasi det. -Len ere esan dizut: beren ustez erreztasunera di– joaz. Askatasuna maite ornen dute, baiña baserrian baiño lotuago geratuko dira kalean, lau ormen erdian baituak, ezin kabiturik, bizitza batetik bestera tabika mee batek berezten duela; sukalde batean itzegiten dana bestetik ederki entzuten dala. Kalera ateratzen bagera, berriz, aurrera, atzera ta zearretara, denetara begira eme joan bearra daukagu. Alderdi guzietan bai-baidabiltza laukoan berebil ta motor oiek, usaia, zikiña ta kutsadura besterik zabaltzen ez digutela. Arratsean, lotarako ere, burrundara ta iskanbilla uga– ri, askotan lorik ezin arturik. Igualeko pake atsegin ta askatasuna dago baserrian. Bei-usaia ornen dagoe– la ukuilluetan. Baliteke. Ez diot iñori ukatuko. Bai kalean ere gasolina ta ke erremin orrena, eztarriak erremintzen dituena. -Zure iritzikoa naiz ni ere. Kalean lotuago nabil. Lanik ez, besteren bizkar bizi eta patrikarako dirurik ez, gaiñera. -Ederki pentsatzen dezu, Josetxo. Zure adiñean gutxi dira olakoak. Zure aitarekin konpontzen zera– nean, astoz ekarriko ditugu zure trasteak. -Txango batean aixa noski. -Altzari edo mueblerik ez. Ortatik etxean badau- kagu aukera. 79

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz