BCCCAP00000000000000000001790
egin da. Baiña jipoi aundia artu du. Alare sendatua <lago. Kanpora atera ta oztu ez dedin, egun batzueta– ko atsedena etzaio gaizki etorriko. Ibili litekela esan dio sendagilleak. Baiña ez dedilla presakegi así. Ain– beste egun igaro ta gero, aste baten gora-beera ez baita ezer. -Baitua ornen daukazula kontatu dit. -Ez dio kalterik egingo. Orduan luze ta zabal itzegin dezute? -Bai, amona. Nere asmoak garbi-garbi agertu dizkiot beiñepein. -Eta nolako asmoak diran oiek jakin al nezake? Bazekien, baiña billobaren ezpaiñetatik entzun nai. -Etxe ontan geratzeko asmoa detala, berak nai badu beiñepein. Ori esan diot. «Eta betiko?» galdetu dit. Nere asmoak ala dirala. Zuen besoetakoa naizen ezkero, zuen semeetako batek bezela, nik jasoko di– tut aiton-amonak, eta artuko det baserri au nere gain, baldin uzten badidazute. Nik al detan arte, etxe onek bizirik iraungo du. Aurreragoko martxa ere eman nai nioke nere ondorengoekin. Osabaren bati tokatzen ornen zitzaiola. Baiña oiek ez badute nai, zergatik nik ez artu? -Eta aitonak zer erantzun dizu? -Aspaldi ontan bere belarriak ez ornen dutela be- rri oberik entzun. Bere lanerako tresnak lurrean utzi ta besarkada bat eman zion bere besoetako illobari, esanez: -Orain zurekin sartu da itxaropena etxe ontara. Pozaren pozez, merienda eder bat jarri zion amo– nak: bi urdaiazpiko xerra bi arrautzekin, eta sagardo aukera edateko. Merienda eder aren aurrean arrituta geratu zan Josetxo. -Onek errian pezeta-mordo bat balio du. -Guk ere, saltzen jarri ezkero, zerbait kobratuko 78
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz