BCCCAP00000000000000000001790

go beldurrak. Asabetatik asi ta giz~ldiz gizaldi zetor– kigun ondarea arrotzen mende utz1 bearra pekatu as– tuna uan neretzat, eta erteerarik ezin billatu nioken. Orra denak garbitu ta konpondu. Laster etortzeko as– moak izango dituk noski? -Aitaren gora-beerak bukatzean, nere traste pixa– rrekin emen nauzute; eta dudarik gabe ama ere egu– nik geienetan emen izango dala, erraiñak darama etxeko martxarik geiena ta. -lsaakek Jakob bezela bedeinkatuko iñuket po– zik. Baiña ez dek orren bearrik. Jainkoak egingo au. Aitonaren atsegiñak etzeukan neurririk. Josetxok asmatu zuan urrats ura emana. -Denak beren ustez baserriak utzi ta erreztasune– ra dijoazen ontan, ire berdingabeko biozkada ez dek neretzat ulerterreza. Ez dit gaiñera egundo bear be– zela eskertuko. Erteerarik billatzen ez nionari ik za– baldu diok bidea. Sinista nazak: kalera dijoazen gu– raso zaarrentzat beren bizitzako naigaberik aundiene– tako bat badek ori, baiña eziñaren aurrean aldegin bearra. Amonari kontatu al diok? -Ez. Zure berri jakin gabe ez nuen aurreratu nai. -Ondo pentsatu ta egiña. Ortan ere, ez aizela edozein garbi erakusten didak. Esaiok mesedez. Se– kula iñori maitasunezko musurik eman badio, iretzat izango dek orí. Baita merienda gozoren bat ondoren. Dena jakin nai zuen oietakoa zan Anttoni ere, eta zeleta egin zion ate atzetik. Bearrezkoena entzun zuenean, aldegin zuen andik zoriontsu, billobari me– rienda on bat emateko asmoan. Baiña ezjakiña egin zuen. Amonaren malezia. Ezin, bada, gerorako utzi. Aitonari aitortu ta au zeruan utzirik gelatik erten zan ordurako, denaren berri zekien amona sukaldean arkitu zuen Josetxok. -Zer moduz iruditu zaizu aitona? -Sendatua dagoela dirudi. -Bai, bai. Itxura ona dauka. Zerbait gizendu ere 77

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz