BCCCAP00000000000000000001790

AITONAREN BEDEINKAPENA Aitonak, sendatua eta berri orren pozera zorion– tsu, ala oiu egin zuen: -Dena bukatua zegok! I artuko augu gure oiñor– deko. Nere seme-alaba bakar batek ere baserri onta– tik ez dik xentimorik jasoko. Iretzat izango dituk etxea, bere barruti ta guzi. Azienda eta bertako lan– -tresnak ere bai. Oiei tokatzen zitzaien baserri au ar– tu ta gu jasotzea. Ez badute nai, or konpon! Nerea dek, bai, ta nik nai detanari utziko ziot. Jainkoak bia– li ditzala baserri auetara i bezelako billoba asko. Bestela, gureak egin dik. -Nere aitaren joera ez det ulertzen -zion Jose– txok. -Nik bai, ordea. Gu oraindik sasoikoak geunde– ken. Balara batean beiñepein, gure mende bizi bear; eta arroegia dek gurasoen mendean bizitzeko, eta saltzeko asmoak bazituen, berriz. Bera aurretik joan– go zan beldurra. -Eragozpenak jartzen asiko da noski. -Ez orren kezkarik eduki, etxe au iretzat geratu- ko dek eta. Ez ote daukat nik nerearekin nai detana egiteko eskubiderik? Berri zoragarria dek au gure– tzat. Etzekit non nagoen ere, ez ote dan ametsa izan- 76

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz