BCCCAP00000000000000000001790
-Joan dan aspaldian nere belarriak ez ditek olako berririk entzun. Alare, baneukaken ire itxaropena. Ik asko maite dituk aiton-amonak. -Arrazoi asko dauzkat erabaki au artzeko: zuek aztuak zaudete, zaartu ta bakarrik, zuen eziña, men– diari diodan maitasuna, nere lanik eza... Oiek denak sorta batean lotu ezkero, zer besterik egin bear nuen? Nere aitak eta osabak ez badute artu nai, zergatik ez semeak? -Gu joanta ere baserriari jarraitzeko asmoan eto– rriko intzan noski? -Bai, aitona. Ni ez naiz zuek iruzurtzera azaldu. Len ere esan dizut mendia maite detala, eta ortarako baserrian bizitzea bezelakorik ez <lago. Gauza naizen arte etxe au biziko da. Gerorako ere, al badet, mo– duak egingo ditut baserri ontatik luzaroan kea igo dedin mendira. Beeko lana baliteke arin ta errezagoa izatea, baiña nik au maite det. -Bejondeikela milla bider! Aitak bai al zekik? -Ez. Amak esanta etorri naiz. Ura ta anai-arrebak ere alde ditut. Nik, berriz, asmo au aspaldian buruan nerabilkien. Baiña ez nintzan ausartzen nere iritzia agertzera, aitak gaizki artuko zuen beldurrak. Baiña amak igerri egin zidan. 75
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz