BCCCAP00000000000000000001790
-1~legiñak egiten ditut, baiña ez nuke lapurretan asi nai. -Ez aiokela, moten, zirikaldi gaizto orri lekurik eman. Ezin dekala lanik billatu? Baserri ontan baze– gok, bada, iretzako eta etxe ontan bizi geran denon– tzako aiña lan. Jakiña, nekegarri xamarra eta lotua noski. Batez ere ukuillua daukagunontzat. Baiña mantenu ona, patrikarako diru paltarik ez, osasunga– rria... Beeko kalean kea ta kutsadura txarretik ezin ertenik dabiltzan artean, emen beti aize garbia zeu– kagu. Eta, bitartean, ainbeste maite auten aiton-amo– nak jasoko ituke, gure besoetakoa augu ta. -Eskerrik asko, aitona. Orixe jakin nai nuen. Ezin ausarturik nenbillen. Ortaraxe etorria naiz: zuek bisitatuz, eskeintza ori egitera, nere amak bultzata, baldin zuekin konpontzen banaiz. -Zer diok? Emen geratzeko asmoan? -Bai. Kale gorria baiño naiago det nik baserrian. Badakit, zuk len esan bezela, lotua geratzen dala bat. Nekegarria ere bai. Baiña lantoki segurua da emen– goa. Lanerako, berriz, paurrika oietan baiño askatua– goa, obea. Noiz ta nola lana egin iñork etzaitu bear– tuko. Delga gaiztorik ez da onera irixten. Gaurko au– rrerapenekin, berriz, asko erreztu da baserriko nekea. Osasuna izan ezkero, ezin bizirik ez dago emen. Ka– le gorrian, osasuna galdu ezkero, ango bizimodua ere larri xamarra izango da. Zuek nai badezute beiñe– pein, zuen seme bat banintz bezela, ni emen geratu– ko nintzake. -Moten, ia isekatzat artzen dit «nai badezute bei– ñepein» esatea ere. Gazte baten bear gorria zeukagu. Gu seme-alabak Erruki Etxera biali nai gaitzitek. Aoa bete ortzekin utzi bear dizkiagu, joaten bagera gure borondatez, baiña baserri au esku onetan utzi ta gero. Ez gaituk, bada, ametsetan ariko? -Ez, aitona. Urteak dira esnatu nintzala. Bearra maisu ona da. 74
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz