BCCCAP00000000000000000001790

-Bai. Ez dit ezetzik esango. Sendi batean, ondo konpontzen badira, ordu goxoak badizkik; bai neke– tsu ta garratz askoak ere. Guk, beiñepein, Jaunaren aurrerako gure eginkizuna bete diagu. Degun guzia lagun urkoen alde eman baidegu. Arek deitu arte zai, lasai zeukagu biotza. Eziña etorri arte on egiten jar– dungo diagu, gu baiño beartsuagoak bazebiltzak bat baiño geiago ta. -Ai, aitona! Denak orrela pentsatuko bagendu, zeruan biziko giñake. Baiña zure iritzia ez dute as– kok ontzat artuko. Berekoikeri asko dago mundu on– tan. -Gure seme-alaben artean ederki nabaitzen diagu ori. Gu, zaarrok, orrela oitu gaituk, eta onuzkero ez diagu aldaketarik egingo. I ere oraindik lanik gabe ibiliko aiz? Tristea dek, bada, orixe ere. -Bai; ta billatzeko itxaropenik ez. Ni bezelako atorrante asko dabil erri alde ortan. Anai-arreba gu– ziak badaukate. Neretzat lotsagarria, berriz, besteren bizkar bizi bearra, eta nere adin ontan gaiñera. -Denontzat tristea dek ori. Baiña ire adiñeko ba– tentzat beldurgarria gaiñera, arraixku aundikoa, pa– trikarako ere diru pixar bat ez edukitzea. -Nere larruan ederki ikasten ari naiz ori. Zuk diozun bezela, lagun artera joaterik ez, dirurik ez daukadalako. Lotsa-lotsa egiña joaten naiz amari es– katzera. Ez dit beiñere ukatzen. Itz txar bat esan ere • ez. Baiña nere emezortzi urterentzat lotsagarria da ori, aitona. -Bejondeikela, Josetxo, gizon eldu baten iritziak dauzkak eta. Oraindik ire biotz ori zuzena zegok. Sentimentu onak dauzkak. Baiña benetako arraix– kuan bizi aizela ezin ukatu. Josetxok igertzen zion poliki-poliki aitonak beren elkar-izketa nora zeraman, eta bera aurreratu baiño len bere eskeintza egingo ziola. 73

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz