BCCCAP00000000000000000001790

«Nik uste dedana bada, ai zer atsegiña gure etxera– ko !», zion berekiko amonak. -Arratsalde on, aitona! Zer moduz? Bere billobaren abotsa entzun zuen orduko, poz– tu zan Joxe, bere aitona. -Baita iri ere, Josetxo. Mutil bikaiña ago. Ez dek nik bezelako gaitzik pasa. Amaika ziztako eman ziz– kidatek. Odolkia bezela zulatua utzi niotek. Urbil zak aulki ori eta eseri adi emen. -Jaunari eskerrak, nere osasunez ezin ninteke ke– jatu. Zu argal xamarra zaude, baiña ez daukazu itxu– ra txarrik. -Ez, gaitzak utzi niok eta. Lan pixar bat egin nai badet, kanpora ateratzeko eskubidea eman zidak sen– dagilleak. Baiña emazteak baitua naukak. «Lasai -esaten zidak-. Ez presakegi ibili. Bigarren erorial– dia askoz okerragoa izango litzaizuke». «Bai; orí ala da, baiña sendagilleak badakí zer egiten duen» esan nioken. «Ez dízut orí ukatuko. Ari jakinduriak era– kutsiko dio. Nerí, ordea, maitasunak» erantzuten zi– dak. Olaxe naukatek. Baíña sendatua nagok eta laster asíko nauk noski lanean aspaldiko partez. Etzeukat gogoaren paltarik. -Eta ez al dezu beste iñoren bisitarik eduki? -Ire amarena egunero. Etziok Anttoníri nolanai- ko lasaitasuna ematen. Eta alabarena. Izan ere, beti emen zebillek. Eta beraren senar kazereñoak egiten zizkiok illunabarrean beien bazkak Anttoniri. Nik uste ez bezelako gizona atera dek ori. Al duen bezela euskeraz itzegiten ziguk. Arrobiko lagun euskaldu– nen artean ikasten ari dek. Iru anka gorri txiki ere badizkitek. Ondo bizi dituk. Gure seme-alabak baka– rrik utzi gaitzitek. Baiña al degun arte ezin dutenei laguntzeko prest gaudek, batez ere gure senide arte– koei. Guretzat oiek dituk lenengo. -Oien txikitan ere bost pazientzi paseak izango zerate, bada? 72

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz