BCCCAP00000000000000000001790

nintzan. Banituen nere zalantzak. Aspaldi ontan etzi– ñuztedan ikusten eta nere kezkak banerabilzkien. Atzo esan zidan amak: «Ire aitona gaixo zegok; eta bisitatzera joango baintza, poztuko ituke». Ortaraxe etorri naiz. -Bai, Josetxo. I bezelako gazte batek poza ta itxaropena ekartzen dizkik baserri auetara. Bestela, laster galdutzat utzi bearko diagu. Gurekin batera ba– ziak au ere, sendi bikaiñak azitako etxea. Gurea ere ez uan nolanaikoa, etzigutek asko eskertu baiña. Gaur jendeak lapurretan ibili naiago dik, baserrian nekazaritzan lana egin baiño. Azkeneko urte auetan aldaketa ederra egin dik munduak. Bazkak egiten lagundu zion; etc., etxera joan zi– ranean, eskeiñi zion eskertsu amonak: -Zerbait artuko dek noski? -Aitonarekin itzegin nai nuke lenengo. Zuk abisa iozu Josetxo billoba berarekin itzegiteko asmoan eto– rri dala. Alako maitasunezko begiratu gozo bat egin zion amonak, bart bere senarrari alako zerbait entzun bai-– zion. «Onek berri onen bat bazekarkiguk» pentsatu zuen berekiko. Bai-baizekien lanik gabe eta kaleko bizimodu ustel artan aspertua eta nazkatua zegoela. Amak biali zuela zion gaiñera. Txuxenean gelara joan ta ala esan zion senarrari: -Gure billoba Josetxo zai daukazu, zurekin itz egin nai duela ta. Artzeko moduan izango zera nos– ki? -Bai, Anttoni, bai. Sendatua nagoela badakizute, egun batzuetarako baituta banaukazu ere. Beti prest nago gure billoba maite orren bisita artzeko. Baita azkenetan banengo ere. Datorrela aurrera. Atea zabaldu eta sartu zan, eta amona bere lane– tara joan zan. Etzion oni esán aitonarekin zertaz itze– gin nai zuen, baiña bazeukan alako biozkada bat. 71

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz