BCCCAP00000000000000000001790
ILLOBAREN BIOZKADA Arratsalde artan amak zirikatu zuen aitona, eta aldez aurretik eman zion billobaren berri. Urrengo egunean, bakar-bakarrik, an azaldu zan Josetxo. Bere amona gaixoa, exur ta larru biurtua, asto kargan arkitu zuen, kazereñoa orduak sartzen ari ornen zala-ta, beientzako bazka eramaten. Ikusi zue– neko, biotza oiñetaraiño erori zitzaion Josetxori: ba– karrik, zaartua, ainbesteko neketan alako famelia azi ta gero erabat utziak. Bere aitak etzuen biotzik. Urrutira ikusi zuen amonak eta oiu egin zion: -Josetxo, nere billoba maite ori, ongi etorria! -Ongi arkitua zu ere, amona. -Ezin inteken ordu obean azaldu. Ator, ator me- sedez onera, ire laguntzaren bearrean arkitzen nauk eta. Asto egoskor au ez baita geldirik egoten. -Antz eman dizut, bai, eziñean zabiltzala. -Aitona bisitatzera etorriko intzan noski. -Baita amona ere. -Eskerrik asko. Ondo pentsatua zegok. -Ura gaixo dagoela esan didate ta. -Bai aspaldi ontan. Sendatu dek oraintxe. -Gaixo zegoela jakin banu, lenagotik azalduko 70
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz