BCCCAP00000000000000000001790

dena baserriari kenduta. Orduan i ara joango intzake bizitzera? -Kupirarik gabe ta pozik. -Aitaren aurrean ire anai-arrebak eta nik lagun- duko diagu. -Baserri auetan ez <lago ezin bizirik. Beti txukun ikusten ditut nik oiek, eta sakelean dirua. -Orí dek. Diru paltan ez beiñepein, eta etxe ori ik salbatuko dek. -Baiña aitak naiko al du? -Len esan dit: ezezkoan ura bakarrik geratuko dek. Beste gaiñerakoak alde aterako gaituk. Ori ziur bazekit. -Orduan, gaur bazkaltzerakoan itzegingo diogu aitari. -Ez, Josetxo. Lenengo, aiton-amonen berri jakin bear diagu, aiek baietzean ote <lauden. Ortan ez dit dudarik egiten. Ondo konponduko zeratela ere baze– kit nik. Gaur arratsaldean zirikatuko dit aitona. Gero, bisitatxo bat egiteko aitzakitan, joan eta garbi-garbi ire asmoak agertu akizkio. Ikusiko dek nolako poza emango dieken. Neri ere bai. Aiton-amonen baserri ortan martxa bikaiña zegok jarria. Jarraitzaillea palta. 69

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz